IRAKURMENA ETA ULERMENA

Irakurri testua eta erantzun galderei.
Language: Basque
Subject: Euskara eta Literatura > ULERMENA

IRAKURMENA ETA ULERMENA

Irakurri testua eta erantzun galderei.

Iluntzeko "Gaur Egun"
Astelehenetik Xabier Euzkitzek aurkeztutako saioak 50 minutu iraungo du

Xabier Euzkitzek aurkeztutako gaueko Gaur Egun albistegia luzatzea erabaki du ETBko lehen kateak. Hala hurrengo astelehenetik aurrera, Gaur Egun saioa gaueko zortzietan hasiko da eta 50 minutu iraungo du.

ASTELEHENETIK ostiralera Xabier Euzkitzek aurkezten duen albistegia, Gaur Egun, indartzea erabaki du Euskal Telebistak. Ondorioz, hurrengo astelehenetik aurrera ETBko albistegi guztiak 50 minutukoak izango dira, bigarren kateako bi albistegiek eta Maddalen Iriartek eguerdiko ordu bat eta erdietan aurkezten duenak dagoeneko iraupen hori baitute. Hori horrela izateko, Gaur Egun saioak ordu erdi aurreratuko du hasiera; beraz, zortzi eta erdietatik zortzietara igaroko da.

Xabier Euzkitze Gaur Egun albistegiko aurkezleak azaldu duenez, "nolabaiteko erantzukizuna" ematen du euskal hiztunek duten eskaintza mugatuaren zutabeetako bat albistegiak direla jakiteak. Horregatik, Gaur Egun-eko lan taldea "ahalik eta profesional eta zehatzena "izaten saiatzen dela dio Euzkitzek.

Julio Ibarra ETBko iluntzeko albistegietako editoreak, berriz, gaurkotasunak ordubeteko saioa eta "baita luzeagoa ere" egiteko aukera ematen duela nabarmendu du. Hala, gertaerak minutu eta erdian kontatzeko aukera izatea "eskertzekoa" da Julio Ibarrarentzat, "albistegiak zehaztasun osoz" eman baitaitezke. Era berean, albistegia luzeagoa baldin bada gai gehiago landu daitezkeela eta aktualitatearen kronika osatuagoa egin daitekeela azpimarratu du Julio Ibarra editoreak.

Gaur Egun saioaren iraupena aldatu arren, orain arteko hainbat ezaugarri gordeko dira. Hala, burtsen azken gorabeheren berri ematen jarraituko da, eta Andoni Aizpuruk jarraituko du eguraldiaren berri ematen. Era berean, Gaur Egun albistegiaren ostean ETB Kirolak saioa izango da aurrerantzean ere. Bertan, eguneko kirol albiste garrantzitsuenak biltzen dira.

Gaur Egun albistegiko aurkezlea aldatuko dute.

20 minutuz luzatuko dute albistegia.

Julio Ibarraren ustez denbora gehiegi da.

Oraingo saioaren antzekoa izango da.

Burtsen informazioa saioa eta gero izango da.

ETB Kirolak saioaren ondoren izango da.